NOR GARA
Elkartasuna. Babesa. Batasuna. Ez dira hitz hutsak. Ez Kristau Eskolarentzat. Horregatik, Bidaide Fundazioa sortu dugu. Zeren gure balioek gizartean iraungo dutela bermatzeko, Kristau Eskolak beharra duten ikastetxe eta erakundeei laguntza bermatzea ezinbestekoa baita, bakoitzaren berezitasunak eta beharrak aintzat hartuta. Dela lehendik dagoen hezkuntza proiektuari balioa ekarrita, dela arlo espezifikoetan lagunduta, dela, azken instantzian, hezkuntza proiektuaren titulartasuna geure gain hartuta.
Bidaide Fundazioaren bitartez, Kristau Eskolak bere balioak –hala nola elkartasuna eta konpromisoa– bultzada bihurtzen ditu, hala nahi duten familiei gure hezkuntza ereduaren eskaintza bermatzea ahalbidetuko duena. Izan ere gure bokazio solidarioak bultzatzen baikaitu. Gure ikastetxe eta erakundeekiko ez ezik, gizartearekiko ere.
JARDUTEKO ESPARRUA
Bidaide Fundazioak hezkuntza-proiektuan Titulartasunek dituzten beharrizanei erantzuteko lan egiten du:
- Erakundeei laguntzea eta osatzea.
- Elizaren hezkuntza-eskaintzaren presentzia garatzea eta sendotzea.
- Kristau Eskolaren helburu estrategikoak sustatzea.
- Ikastetxeko zuzendaritza-taldeari babesa ematea, bai kudeaketan bai estrategiaren definizioan.
Honako hauek zehazten dute aplikatutako metodologia:
- Erakundeen nortasun eta izaera propiotik abiatutako lana.
- Titulartasunaren interesek proiektu bakoitzaren laneko erritmoak markatzen dituzte.
- Jarduteko planen definizioa, Titulartasunarekin batera.

Misioa

Ikuspegia

Baloreak
- Partekatutako proiektuaren garapena (Kristau Eskola eta erakundeak).
- Erakunde bakoitzaren nortasun propioarekiko egokitzapena (zerbitzu pertsonalizatuak).
- Sareko lana, ezagutza hobetzeko tresna gisa.
- Lankidetzaren optimizazioa.
- Bikoiztasunak eta arduren berresleipena saihestea.
- Elizaren presenteziaren jarraikortasuna bermatu.
ORGANIGRAMA:
- Zuzendari Nagusia: Agustin Eizagirre
- Arlo ekonomikoa: Mireia Salegi eta Ainhoa Vea-Murguia
- Arlo pedagogikoa: Elena Sánchez eta Arantxi Urretavizcaya
- Pastoraltza arloa: Arantza Jaka
- Arlo juridikoa: Edorta Alonso
- Formakuntza arloa: Arantxa Arostegi
- Komunikazio arloa: Aiala Fernández
PATRONATUA:
- Lehendakaria: Diego Bande
- Lehendakariordea: Prudencia Sáez
- Idazkaria: Prudencia Sáez
- Diruzaina: Fernando Casas
- Batzorkideak:
- Miriam Zuazola
- Eva Rodríguez
- Mertxe Sagarzazu
Jesus-Maria Ikastetxea
Carretera Enekuri-Artxanda errepidea, 36
48015 Bilbo
Bizkaia
Tfl: 944 456100
www.jmbilbao.net

Amaurre Ikastetxea
Dionisio Aldama, 16
01470 Amurrio
Araba
Tfl: 945 393544
https://www.amaurre.eus
Kontaktuan jarri
Edozein mezu, iradokizun edota komentario helarazi nahi badiguzu, ondorengo formularioren bitartez egin ezazu zalantzarik gabe.