NOR GARA

Bidaide Fundazioa 2014ko ekainean Kristau Eskolak sortutako fundazioa da, eta Eusko Jaurlaritzako fundazioen erregistroan dago. Kristau Eskolako sarerako tresna estrategiko gisa sortu zen, sendotu behar diren erakundeetako hezkuntza-proiektu pastoralen jarraikortasuna bermatzeko asmoz, Bidaide Fundazioa ezarriz.

Askotariko ikastetxeak hartzen ditugu, jatorri eta ibilbide ezberdinekoak, tamaina eta berezitasun ugarietakoak, eta elementu komuna Kristau Eskolako hezkuntza-proiektu pastorala dute; proiektu horri dagokionez, jardueraren ardatza ikaslearen irteera profilak zehazten du.

Gure xedea ikasleak modu integralean, pertsonalizatuan eta eleanitzean HEZTEA da, haien kabuz pentsatzeko eta ikasteko, arazoak modu sortzailean konpontzeko, hitz egiteko eta taldean lan egiteko, ezagutzeko eta bizitzari zentzua emateko eta gizartea eraldatzeko ekiteko gai diren pertsonak HAZI DAITEZEN.

Guztien lankidetzari esker, hezkuntza-proiektu bakoitza sendotzen den ikastetxe-sarean sartzea ahalbidetzen du Bidaide Fundazioak, antolakuntzako esparru hauetako guztietako ezagutzaren kudeaketa areagotuz: pedagogikoa, berrikuntza, pertsonak, ekonomikoa, etab.

Aldi berean, Bidaidek erakundeei babesa eta laguntza eskaintzen die, ikastetxeen kudeaketan eta garapenean.

JARDUTEKO ESPARRUA


Bidaide Fundazioak hezkuntza-proiektuan Titulartasunek dituzten beharrizanei erantzuteko lan egiten du:

  • Erakundeei laguntzea eta osatzea.
  • Elizaren hezkuntza-eskaintzaren presentzia garatzea eta sendotzea.
  • Kristau Eskolaren helburu estrategikoak sustatzea.
  • Ikastetxeko zuzendaritza-taldeari babesa ematea, bai kudeaketan bai estrategiaren definizioan.


Honako hauek zehazten dute aplikatutako metodologia:

  • Erakundeen nortasun eta izaera propiotik abiatutako lana.
  • Titulartasunaren interesek proiektu bakoitzaren laneko erritmoak markatzen dituzte.
  • Jarduteko planen definizioa, Titulartasunarekin batera.

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALOREAK

 

Misioa

Hezkuntza-proiektu bat duten ikastetxeen sarea gara, eta proiektu hori erreferentea da kalitateari eta berrikuntzari dagokionez, balio kristauetan inspiratutakoa, euskal kulturan sustraitutakoa eta prestatutako zein konprometitutako irakasle-taldeekin.

Ikuspegia

Datozen urteetan, euskal gizartean edukiko ditugun erronken konplexutasun gorakorraren aurrean, Bidaide Fundazioa Kristau Eskolako sarerako ardatz estrategikoa da, erakundeen euskarria eta osagarria baita, hezkuntza-proiektu pastoralaren garapenean.

Baloreak

  • Partekatutako proiektuaren garapena (Kristau Eskola eta erakundeak).
  • Erakunde bakoitzaren nortasun propioarekiko egokitzapena (zerbitzu pertsonalizatuak).
  • Sareko lana, ezagutza hobetzeko tresna gisa.
  • Lankidetzaren optimizazioa.
  • Bikoiztasunak eta arduren berresleipena saihestea.
  • Elizaren presenteziaren jarraikortasuna bermatu.
 

ANTOLAKUNTZA

ORGANIGRAMA:

  • Zuzendari Nagusia: Agustín Eizagirre
  • Arlo ekonomikoa: Xabier Elorza
  • Arlo pedagogikoa: Arantxi Urretavizcaya
  • Arlo juridikoa: Edorta Alonso
  • Formakuntza arloa: Arantxa Arostegi
  • Komunikazio arloa: Laura Gasca

PATRONATUA:

  • Lehendakaria: Mikel Ormazabal
  • Lehendakariordea: Miguel Aristondo
  • Idazkaria: Fidel Burgos
  • Diruzaina: Isidoro Sanchez
  • Batzorkideak:
    • Hugo Diego
    • Juan Carlos Olaeta

ESTATUTOAK:

Hurrengo atal honetan Bidaide Fundazioaren estatutoak azaltzen dira.

IKASTETXEAK

Jesus-Maria Ikastetxea
Carretera Enekuri-Artxanda errepidea, 36
48015 Bilbo
Bizkaia
Tfl: 944 456100
www.bilbao.jesus-maria.net

KONTAKTUA

Bidaide Fundazioa
Santesteban Musikaria 3 2º
20011 Donostia
Telf.: 943 44 56 88

Kontaktuan jarri
Edozein mezu, iradokizun edota komentario helarazi nahi badiguzu, ondorengo formularioren bitartez egin ezazu zalantzarik gabe.

(*) Derrigorrezko eremua