Elkartasuna. Babesa. Batasuna. Hurbiltasuna. Ez dira hitz hutsak. Ez Kristau Eskolarentzat. Horregatik, Bidaide Fundazioa sortu dugu. Zeren gure balioek gizartean iraungo dutela bermatzeko, Kristau Eskolak beharra duten ikastetxe eta erakundeei laguntza bermatzea ezinbestekoa baita, bakoitzaren berezitasunak eta beharrak aintzat hartuta. Dela lehendik dagoen hezkuntza proiektuari balioa ekarrita, dela arlo espezifikoetan lagunduta, dela, azken instantzian, hezkuntza proiektuaren titulartasuna geure gain hartuta.

Bidaide Fundazioaren bitartez, Kristau Eskolak bere balioak –hala nola elkartasuna eta konpromisoa– bultzada bihurtzen ditu, hala nahi duten familiei gure hezkuntza ereduaren eskaintza bermatzea ahalbidetuko duena. Izan ere gure bokazio solidarioak bultzatzen baikaitu. Gure ikastetxe eta erakundeekiko ez ezik, gizartearekiko ere.

zerbitzuak

Bidaide Fundazioak hezkuntza-proiektuan Titulartasunek dituzten beharrizanei erantzuteko lan egiten du.

Erakundeei laguntzea eta osatzea

Elizaren hezkuntza-eskaintzaren presentzia garatzea eta sendotzea.

Kristau Eskolaren helburu estrategikoak sustatzea

Ikastetxeko zuzendaritza-taldeari babesa ematea, bai kudeaketan bai estrategiaren definizioan

Honako hauek zehazten dute aplikatutako metodologia:
Erakundeen nortasun eta izaera propiotik abiatutako lana
Titulartasunaren interesek proiektu bakoitzaren laneko erritmoak markatzen dituzte
Jarduteko planen definizioa, Titulartasunarekin batera

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Pastoral proiektu markoa

Ebanjelizazio eta Pastoral Marko komun bat planteatu nahi dugu Bidaide Fundazioko ikastetxe guztietarako, gure nortasunaren ikur izan dadin, eta gure hezkuntza proiektuetan benetan batzen gaituen hori indartzeko asmoz, kontuan hartuta, Elizak bidalita, hezkuntzaren munduan misio bat daukagula.

Irakurri gehiago

ESKOLA EREDUA

Bidaide Fundazioak, KRISTAU ESKOLAren parte den aldetik, hezkuntza integralerako roposamen bat izan nahi du bere ikastetxeen bidez. Eta proposamen horren bidez, erantzun koherentea, eraginkorra eta efizientea eskaintzen die pertsonaren eta gizartearen garapen beharrei, eta aberastuegiten du Euskal Hezkuntza Sistema, elementu erantsi bereizgarri batekin: kristau humanismoa identifikatzen duen bizitzaren eta munduaren zentzua.

Irakurri gehiago

Pastoraltza eredua

BIDAIDE FUNDAZIOAk, KRISTAU ESKOLAren zati den aldetik, bere egiten du esparru dokumentu hori, nortasun elementu gisa, eta hezkuntzapastoral arloan duen presentziaren zentzua eta irismena definitzen duen dokumentu gisa.

informazio gehiago

Deskargatu informazioa

IKASTETXEAK

Jesus-Maria Ikastetxea
Carretera Enekuri-Artxanda errepidea, 36
48015 Bilbo
Bizkaia
Tfl: 944 456100
www.jmbilbao.net

Amaurre Ikastetxea
Dionisio Aldama, 16
01470 Amurrio
Araba
Tfl: 945 393544
https://www.amaurre.eus

KONTAKTUA

Kontaktuan jarri
Edozein mezu, iradokizun edota komentario helarazi nahi badiguzu, ondorengo formularioren bitartez egin ezazu zalantzarik gabe.

(*) Derrigorrezko eremua
Los datos personales facilitados serán tratados por BIDAIDE FUNDAZIOA como responsable del tratamiento, para la gestión de consultas, solicitudes de información y de las quejas y sugerencias recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección bidaidefundazioa@bidaidefundazioa.eus, como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra página web.