Ezer baino lehen, gure esker ona helarazi nahi dizuegu amaitu berri den ikasturte honetan egindako kudeaketa eta laguntza lan bikainagatik eta erakutsitako etorkizun ikuspegitik.
Gure ikastetxeak, prestakuntza proposamen eta maila guztietan, pluraltasun, elkartasun eta berdintasun ereduak dira. Gure konpromiso hori beste premia batzuen gainetik jartzean oinarritzen da, eta ikasturte honetan programazioak beti bete ezin izan badira ere, harro egon gaitezke gure erantzun arduratsuaz.
Hurrengo ikasturtea trinkoa izango da. Dena den, ba al da horrelakoa ez denik? Horregatik, atseden hartzeaz gain, lankidetza eta komunikazio sareak zabaltzeko aukera emango digun jarrera pertsonal eta instituzional bat hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Jaso ezazue besarkada bat, eta berritu itzazue zuen indarrak eta ilusioa.